Zornotzan manifestazio jendetsua egin zuten atzo pentsio duinen alde

Anboto 2021ko eka. 27a, 10:10

Manifestazioko irudiak (@LABDurangaldea)

Durangaldeko, Hego Uribeko, Arratiako, Busturialdeko eta Larrabetzuko pentsiodunak batu zituen, besteak beste.

Zornotzako kaleak zeharkatu zituzten 'Toledoko Itunari ez' eta 'Lan, pentsio eta bizitza duina' lako leloekin. "Ezin dugu onartu egungo egoera luzatzen uztea. Herri hau herritarrek egindako lanarekin eraiki dugu, lan ordainduarekin eta ordaindu gabearekin. Atzean ahalegin eta sakrifizio handia dago. Ezin dugu utzi hainbeste borroka eta ahaleginekin lortutakoa kentzea", azaldu zuten manifestazioa iragarri zuten egunean.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!