Lana, pentsioak eta bizitza duina lemapean manifestazioa egingo dute Zornotzan

Anboto 2021ko eka. 23a, 10:31

Durangaldeko, Hego Uribeko, Arratiako, Busturialdeko eta Larrabetzuko pentsiodunek manifestazioa egingo dute zapatuan, Zornotzan. Inguruko herritarrei bertaratzeko deia egin diete. Manifestazioa 12:00etan hasiko da.

"Ezin dugu onartu egungo egoera luzatzen uztea. Herri hau herritarrek egindako lanarekin eraiki dugu, lan ordainduarekin eta ordaindu gabearekin. Atzean ahalegin eta sakrifizio handia dago. Ezin dugu utzi hainbeste borroka eta ahaleginekin lortutakoa kentzea", azaldu dute pentsiodunek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!