Zornotzako mugimendu feministak Saioa Agirreren aldeko elkartasun kanpaina hasi du

Ekaitz Herrera 2021ko eka. 4a, 16:00

Joan zen maiatzean Agirreri elkartasuna adierazteko plataforma aurkeztu zuten Zornotzan.

Saioa Agirre zornotzarra 13/13 makrosumarioan auziperatuta dago. Mugimendu feministak elkartasun kanpainan parte hartzera deitu ditu herritarrak eta eragileak.

Horretarako, honako hau eskatu diete herritarrei: orri zuri bat hartu, bertan elkartasun mezutxo bat idatzi, eta talde argazki bat ateratzera. Argazkiak zornotzakotaldefeminista@gmail.com helbidera edo sare sozialetara (@zornotzakotaldefeminista, @suhaziak) bidali beharko dira.  Honezkero hainbatek egin du bat kanpainagaz. #GuEreSaioarekin edo #NiEreSaioarekin mezuak erabili dituzte. Gainera, Zornotzako talde feministaren Facebook orrian, Agirreren lekukotasunekin osatutako bideoa ikusgai dago

"Tortura eta mehatxupean egindako deklarazioak" 

Mugimendu feministak adierazi duenez, Agirre "modu bortitzean atxilotu zuten 2010eko apirilaren 14an Sopelako eskolan,  3 urteko umeekin lanean ari zela". Bere auziperatzea "bost eguneko inkomunikazio" aldian "tortura eta mehatxupean egindako deklarazioetan oinarrituta
dagoela adierazi dute. Emakume izate hutsagatik "eraso sexistak" ere jasan zituela gaineratu dute. "Fiskaltzak 7 urteko espetxe-zigorra eskatzen du", mugimendu feministak adierazi duenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!