Andoni Agirrebeitia alkateak jakinarazi du "irisgarritasunari" lotutako hainbat lan egingo dituztela bertan. Honako hauek lirateke ildo nagusiak "Auzoko etxebizitzen arteko espaloiak zabaltzea" eta egungo legedira egokitzea, "aparkalekuak gehitzea", eta auzotarrek igogailu bi ipini ahal izateko espazioa irabaztea. Anartz Gandiaga hirigintza zinegotziak azken honi buruzko xehetasun pare bat eman ditu : Ogenabekoa kaleko espaloiak zabalduko dira, 2. eta 4. atarietako bizilagunek, igogailu bana ipintzeko aukera izan dezaten".
Moldaketa hauek guztiak egin ahal izateko, udalak auzoko errepide-trafikoaren norabideak aldatzea aurreikusi du. Lanek 1.500.000 euroko aurrekontua izango dute gutxi gorabehera. Honakoa litzateke Ogenbarrena auzoa birmoldatzeko hirugarren eta azken fasea. Gainontzeko fase biak La Tejera parkea moldatzeko lanak eta duela urte batzuk landutako hobekuntzak dira.