Umeentzako jolasgune berri bat ipiniko dute Zornotzako 'La Tejera' parkean

Anboto 2021ko mai. 18a, 10:42

Zornotzako Udalak 'La Tejera' lez ezagutzen den parkea berritzeko lanak hasi ditu. Lanek hiru bat aste iraungo dute. 

Zornotzako Udalak berrikuntza lanak hasi ditu 'La Tejera' parkean. Umeentzako jolasgune berri bat eta txakurren olgetarako txoko mugatu bat atonduko ditu bertan. Bestalde, oinezkoen pasealekuko asfaltoa eta eserlekuak ere berrituko ditu. Aurreikuspenen arabera, lanek hiru bat aste iraungo dute. 

Udalak jakinarazi duenez, La Tejera parkea berritzea herritar askoren eskaria izan da. Hain zuzen ere, 2021eko aurrekontu parte hartzaileetan islatutako jardueretako bat da. Lanen inbertsioa 100.000 bat eurokoa da. 

Ixerango eta Gudari kaleek bat egiten duten lekuan dago parkea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!