Amorebietaren igoera

Iñigo Velez de Mendizabal: "Konbentzituta nengoen irabaziko genuela"

Anboto 2021ko mai. 22a, 00:42

Iñigo Velez de Mendizabal entrenatzaileak eta Iker Bilbao partiduko golegileak prentsaurrekoa eskaini dute.

Iñigo Velez de Mendizabal: "Konbentzituta nengoen irabaziko genuela. Baina barneratu barik neukan partidua irabaztearen ondorioa Bigarren Mailara igotzea zela. Oraindik ez dut barneratu, egia esanda. Urte guztian egin duguna egin behar genuela esan diet jokalariei: irabaztera irten behar genuela eta anbiziotsuak izan behar ginela. Klub xumea gara eta gure aurrekontuarekin Bigarren Mailara igotzea ezusteko handia ematea da. Talde honetaz harro egon behar dugu". 

Iker Bilbao: "Gaur bazkaritan taldekide bik esan didate gola sartuko nuela eta 0-1 irabaziko genuela. Oso pozik nago eta oraindik sinestu ezinik. Taldeak denboraldi itzela egin du. Gu lagun talde bat gara, beti batak besteari laguntzeko prest gaudenak eta hori ikusten da bai aldageletan eta bai zelaian. Asko pozten gara zaleengatik ere, kilometro asko egin dituztelako gu ikustera etortzeko. Eskerrak ematen dizkiegu. Nire familiarentzat eta lagunentzat urte gogorra izan da, aitita eta Oier laguna joan zaizkigulako. Eurei eskaintzen diet igoera". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!