Badajozeko (Extremadura) Nuevo Vivero futbol zelaian 14.000 zale sartzen dira. Gaur, 22:00etan, Amorebieta eta Badajoz neurtuko dituen partiduan edukiera erdia dago baimenduta. Zalerik gehienak etxeko taldearenak izango dira, baina Amorebietari ere ez zaio babesik falta. 500 lagun joan dira bertara klubarentzat historikoa den partidua bertatik bertara jarraitzeko. Zaleak hainbat autobusetan bertaratu dira.
(@SDAmorebieta)