Menorca taldea kanporatu eta gero, Zornotza Saskibaloi Taldeak pauso bakarrera du Urrezko Ligarako igoera

Joseba Derteano 2021ko mai. 20a, 12:18

Atzoko partiduko une bateko irudia (Argazkia: @BasquetMenorca)

Etxeko partiduan lortutako abantaila nahikoa izan da eta aurrera egin du Menorcan partidua galduagatik.

Zornotza Saskibaloi Taldeak Hestia Menorca taldea kaleratu du Zilarrezko Ligatik Urrezko Ligara igotzeko play off-ean. Ondorioz, azkenengo kanporaketarako sailkatu da. Aurkaria, Bartzelona-Gran Canaria taldeen arteko partidutik irtengo da. Orain arte moduan joaneko eta itzuliko partidu bana jokatuko dituzte. Kanporaketa hori gainditzen badu, Urrezko LEB Ligara —ACBren ostean dagoen mailara— igoko da Mikel Garitaonandiak zuzentzen duen taldea. 

Joaneko abantaila nahikoa izan da

Zornotzak 11 puntuko aldearekin irabazi zuten Larrean jokatutako joaneko partiduan. Atzo galdu egin zuen Menorcan, baina 8 puntugatik bakarrik. Beraz, Zornotza sailkatu da. Une zailak igaro zituen. Bigarren laurdenean 16 puntu atzetik joan zen: 45-29. Jokalari zornotzarrak indarberrituta itzuli ziren aldagelatik eta, besteak beste, Alberto Cabrera inspiratu batekin, aldea murriztu zuten: 58-49. Azken laurdenan alde horri (79-71) eustea nahiko izan zuten aurrera egiteko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!