Azkuna adinekoen egoitzako beharginek grebara jo dute gaur

Ekaitz Herrera 2021ko mai. 20a, 14:55

Manifestazioa egin dute gaur Zornotzako kaleetan. 

Zornotzako Azkuna adinekoen egoitzako garbitzaileek greba egin dute gaur, ELA sindikatuak deituta. Manifestazioa egin dute, eta azken egunotan garbiketa zerbitzuan egondako "murrizketak" eta kaleratze bi salatu dituzte. "Garbiketa-zerbitzuari geroz eta funtzio gehiago egotzi izan zaizkio, eta zeregin horiek gauzatzeko denbora murriztu izan da", adierazi zuten garbitzaileek duela aste batzuk. Datu bat ere eman zuten egoera ilustratzeko: behargin bakoitzak 24 segundo ditu egoitzako azalera hartzen duen metro karratu bakoitza garbitzeko. Egoera "larria" da euren esanetan, eta halantxik daude "pandemiaren aurreko urteetatik". Kaleratutako bi langileek maiatzaren 1ean jakin zuten kaleratzearen berri. 

Zornotzako Jose Maria Azkuna zentroa Bizkaiko Foru Aldundiarena da. Kudeaketa lanak IMQ-Igurco enpresak egiten ditu eta azken honek Clymagrup enpresa azpi-kontratatzen du garbiketa lanetarako.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!