Ioritz Zalloetxebarria Meabek (Zornotza, 2007) ezinhobeto hasi du Gaztela Leongo kart-en txapelketa. Joan zen asteburuan Ponferradako Cabañas Raras zirkuituan lehiatutako lasterketa biak irabazi ditu. Gainera, gazte-gaztea den arren, senior mailan aritu da. Pole batekin hasi zuen eguna eta ondoren lasterketa irabazi zuen. Bigarren lasterketa laugarren tokian hasi eta denak aurreratu zituen berriro garaipena lortzeko.
Aurtengo urtarrilean junior mailako txapeldun geratu zen Gaztela Leongo txapelketan.
Ioritz Zalloetxebarria asteburuko jardunaldian.