Amorebietaren igoera

Amorebietak Badajozen aurka jokatuko du Bigarren Mailara igotzeko txartela

Maialen Zuazubiskar 2021ko mai. 17a, 13:12
Argazkia: @sdamorebieta

Zapatuan, maiatzak 22, Badajozeko (Extremadura) Nuevo Vivero futbol zelaian jokatuko dute partidua.

Bigarren B Mailako 8 talde Bigarren Mailara igotzeko borrokan daude eta Amorebieta euren artean dago. Joan zen zapatuan lehenengo kanporaketan Linares menderatu ostean, maiatzaren 22an Amorebietak Bigarren Mailara igotzeko partidu erabakiorra jokatuko du. 

Partiduen zozketak oraintxe egin dituzte. Amorebietari Badajozen (Extremadura) aurka jokatzea egokitu zaio. Partidua zapatuan, maiatzak 22, izango da, Badajozeko Nuevo Vivero futbol zelaian. Amorebietari ez zaio aurkari erreza egokitu, zozketan zegoen talderik indartsuenetariko bat delako. Gainera, Badajozek etxean jokatuko du. 

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!