Amorebieta Bigarren Mailara igotzeko pauso batera dago

Maialen Zuazubiskar 2021ko mai. 15a, 21:46

Gaur zelairatu den hamaikakoa (@sdamorebieta)

Amorebietak 2-1 menderatu du Linares taldea Extremaduran jokatutako partiduan.

Badajozeko (Extremadura) Nuevo Vivero futbol zelaian jokatu dute partidua gaur Amorebietak eta Linaresek (Jaen, Andaluzia). Partiduko lehenengo gola Amorebieta taldeko Mikel Alvarok sartu du 28. minutuan eta horrela amaitu da lehenengo zatia. Andaluziarrek 69. minutuan berdindu dute norgehiagoka eta handik hamar minutura garaipenaren gola sartu du Iñigo Orozkok.

Iker Unzueta abadiñarrak partiduko 71 minutu jokatu ditu, Koldo Obietak ordezkatu duen arte. Ekaitz Molina abadiñarra 84. minutuan zelairatu da Mikel Alvaro golegilea ordezkatuz.

Bigarren B Mailako 16 talde Bigarren Mailara igotzeko borrokan daude eta Amorebietak mailaz igotzeko lehenengo pausoa eman du gaur. Orain kanporaketa bakarra falta zaio Bigarren Mailara igo ahal izateko. Astelehenean egingo da zozketa eta hurrengo asteko asteburuan jokatuko da partidu erabakigarri hori. Zornotzako klubak sekula ez du Bigarren Mailan jokatu.

 

Bideoa: @SDAmorebieta.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!