Lore sorta, gerra zibilean hildako zornotzarren omenez

Anboto 2021ko mai. 17a, 09:48

Tropa frankistek Zornotza hartu zutela 84 urte beteko dira bihar. Zornoza kultur elkarteak lore sorta ipini du asteburu honetan, Zelaieta parkeko oroitarrian.

Zornoza kultur elkarteak lore sorta ipini du Zelaieta parkean dagoen oroitarrian, gerra zibilaren "eragina eta minak pairatu zituzten" herritarrak gogoan izateko. Elkarteak urtero egin ohi du omenaldia, baina koronabirusa dela eta lore eskaintzara mugatu dute aurtengo errekonozimendua. "Sinbolikoki" bada ere, zornotzarren sufrimenduak "aitortza" bat edukitzea gura izan dute. Elkarteak aipamen berezia egin dio Gregorio Arrieni. Haren ikerketak eta ezagutza historikoak "oso garrantzitsuak" izan direla adierazi du Zornoza kultur elkarteak.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!