Aniceto Agirrebeitia gudaria omenduko dute Bizkargin

Ekaitz Herrera 2021ko mai. 6a, 10:04

Bizkargi Gogoratuz elkarteak hainbat ekitaldi antolatu du domekan egitekoa den Bizkargi Egunerako.

Ekitaldi nagusia 12:30ean egingo dute, Aniceto Agirrebeitia Lazpita gudaria omenduta. Agirrebeitia berriztarra zen, Esteban Salsamendi batailoi komunistako kidea. 1937ko maiatzaren 16an hil zen borrokan, 26 urte zituela. Domekako omenaldian haren familiako kideek ere parte hartuko dute.

Bizkargi Egunari bertsolarien eta Kittu taldearen jardunek emango diote amaiera. Bizkargi Gogoratuz elkarteak adierazi du osasun neurri guztiak beteta egingo dituztela ekitaldiok.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!