"Pandemia matxista" salatzeko elkarretaratzea egin dute Zornotzan

Anboto 2021ko mai. 4a, 20:20

Maiatzaren 2an herriko emakume batek jasandako eraso matxista gaitzetsi dute herritarrek.

Arratsaldeko 19:00ak aldera hainbat zornotzar batu dira Erreferendum plaza lez ezagutzen den plazatxoan, Sabino Arana kalean. Domekan herrian gertatutako eraso matxista salatu dute. Mobilizazio deialdia Zornotzako mugimendu feministak egin du eta protestagaz bat egin du Udalak. Bertan bildu direnek honako hau adierazi dute: "Pandemia matxistari aurre egiten jarraituko diogu, behar den guztietan kaleak hartuz, gure gorputz, gure pankarta eta ahotsekin. Jadanik ez dugulako beldurrik. Beldurrak aspaldi aldatu zuen auzoz eta hori da pandemia matxistaren aurrean dugun bakunarik handiena". Horrez gainera, elkartasun osoa adierazi diote erasoaren biktimari: "Bakarrik ez zaudela jakin ezazu". Zornotzar guztiei dei egin diete behar den guztietan kaleak hartzera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!