Zornotzan izandako eraso matxista gaitzesteko kontzentraziora deitu dute

Anboto 2021ko mai. 3a, 16:07

Eraso matxista atzo, maiatzaren 2an, izan zen. Zornotzako mugimendu feministak erasoa gaitzestera deitu ditu herritarrak. Kontzentrazioa egingo dute bihar. Udalak bat egin du deialdiagaz.

Zornotzako mugimendu feministak eraso maxista bat salatu du, eta horri erantzuteko kontzentrazioa deitu du biharko. Erreferendum plazan elkarretaratzea egingo dute arratsaldeko 19:00ean. Udalak jakinarazi duenez, eraso matxista maiatzaren 2an gertatu zen. Gertaturikoa “erabat” gaitzetsi du eta “biktimari behar duen guztian” lagunduko diola gaineratu du. Azkenik, Mugimendu feministak antolatutako mobilizazioetan parte hartzera deitu ditu herritarrak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!