Ohi bezala, Bizkaikoak bakarrik diren sagarrekin ondutako sagardoak dira aurtengoak. Koronabirusak garai zailak ekarri dituen arren, Bizkaiko sagardogileek "hemen" dirautela eta "kalitatezko sagardoa" ekoizten jarraitzen dutela adierazi dute. Hori dela eta, sagardoa kontsumitzera deitu dituzte herritarrak, bai etxeetan eta baita sagardotegietan ere. "Gure tradizioaren parte den edari bat da, eta aurten koronabirusaren aurkako protokolo guzti-guztiak ondo markatuta datoz", azaldu dute.