11 kutsatu berri detektatu dituzte Durangaldean, horietako 7 Zornotzan

Anboto 2020ko abe. 10a, 12:41

Atzo 11 PCR positibo detektatu zituzten eskualdean. Horietako 7 Zornotzan eta bana Berrizen, Durangon, Elorrion eta Iurretan. 

EAEn, 6.767 (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) proba egin ziren atzo, eta horietatik 446 positiboak izan ziren: 210 Bizkaian, 135 Gipuzkoan eta 99 Araban. Gainontzeko positiboak, 2, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 54 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 116 pertsona daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!