EAEn, 8.234 (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) proba egin ziren atzo, eta horietatik 450 positiboak izan ziren: 227 Bizkaian, 143 Gipuzkoan eta 73 Araban. Gainontzeko positiboak, 7, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.
Ospitaleetan, berriz, 38 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 125 pertsona daude.