#0km

Etxerako zerbitzua eskaintzen duten tabernen zerrenda eskuragarri ipini du Zornotzako Udalak

Ekaitz Herrera 2020ko aza. 16a, 10:45

Etxerako zerbitzua eskaintzen duten tabernen eta jatetxeen inguruko informazioa zabaltzeari ekin dio Zornotzako udalak. Ostalariek haien jakien eta eskaintzen berri eman diezaiekete udalari sustapena@amorebieta.eus helbidera idatzita.

Ostalariek bizi duten egoeraz kontziente, Zornotzako Udalak tabernen eta jatetxeen eskaintzak herritarren esku ipintzeari ekin dio. Eskuorri batzuk banatu ditu herritarren buzoietan eta bere web orrian ere menuen inguruko informazioa zabaltzeari ekin dio. Lotura honetan begiratu daiteke Zornotzako taberna bakoitzak etxerako zein zerbitzu eta menu eskaintzen dituen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!