Aritz Egeak eta Sara Alonsok irabazi dute Aramotz mendi lasterketa

Anboto 2020ko urr. 19a, 10:34

Gizonen podiumeko irudia (Argazkiak: Zornotza Mendi Taldea)

Oier Ariznabarreta hirugarren geratu da gizonetan eta Araitz Villa abadiñarra bigarren emakumeetan.

Zornotza Mendi Taldeak antolatutako lasterketak 160 korrikalari batu zituen atzo. Faboritoak bana-banan irten ziren, bata bestearengandik 30 segundoko tartearekin. 17 kilometroko ibilbidean Aritz Egea izan zen indartsuena. Asier Larruzea sailkatu zen bigarren eta Oier Ariznabarreta hirugarren. Gontzal Murgoitio elorriarra eta Julen Ozaeta durangarra laugarren eta bosgarren sailkatu ziren, hurrenez hurren.

Emakumeetan Sara Alonsok, Araitz Villak eta Eztizen Duquek osatu zuten podiuma.

SAILKAPENA GIZONETAN

1. Aritz Egea.................................. 1.22.30
2. Asier Larruzea.......................... 1.23.37
3. Oier Ariznabarreta................... 1.25.23
4. Gontzal Murgoitio................... 1.26.48
5. Julen Ozaeta............................ 1.27.32
6. Iker Etxebarria.......................... 1.29.45
7. Ekaitz Lejarzegi........................ 1.30.22
8. Hanot Etxebarria...................... 1.30.46
9. Joseba Urbano......................... 1.31.34
10. Julen Vargas.......................... 1.34.18

SAILKAPENA EMAKUMEAK

1. Sara Alonso......................... 1.39.40
2. Araitz Villa............................ 1.44.31
3. Eztizen Duque..................... 1.45.32
4. Ainara Urrutia...................... 1.47.36
5. Alizia Olazabal..................... 1.55.15
6. Maialen Loyo....................... 1.57.30
7. Aiara Garaialde................... 2.00.01
8. Zutoia Odriozola................. 2.03.36
9. Ainara Olabarrieta.............. 2.05.23
10. Inma Rafael....................... 2.09.06

Sailkapen guztiak LOTURA HONETAN

Emakumeen podiumeko irudia:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!