[ARGAZKI GALERIA] Pobreziaren aurkako performancea egin dute Zornotzan

Ekaitz Herrera 2020ko urr. 17a, 18:01

Gaur, urriaren 17a, Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta, Zornotzako Elkartasun Sareak mobilizazioa egin du udal plazan. "Zornotzar askoren bizi-baldintzak duinak ez direla" salatu dute.

Gaurkoa Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta, Zornotzako Elkartasun Sareak performance bat egin du eguerdian, udal plazan. Elkartasun Sareak elikagaiak banatzeko erabili ohi dituen kaxak barreiatu ditu plazan, hutsik. Herrian "behar bezalako gizarte zerbitzurik" ez dagoela esan dute, eta udal gobernu taldeari leporatu diote "burbuila" batean bizitzea. "Berriz ere, exijitu beharra diogu Zornotzako udal gobernuari bermatu dezala herritar guztion bizitza duina. Zornotzan pobrezia egoeran bizi den jendea dago eta beharrezkoa da udalak arazo hau konpontzeko behar diren baliabideak jartzea", azaldu dute.

Zornotzako Elkartasun Sareak elikagaiak banatzen dizkie beharrizana duten herritarrei. Uztaila inguruan herriko 36 bat familia laguntzen zituen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!