[ARGAZKIAK] Euriak ez du etxanotarren mendi-irteera zapuztu

Ekaitz Herrera 2020ko urr. 10a, 20:23

Euri-langarrari aurre egin diote Etxanoko auzotarrek. Goizeko 10:00etan plazatik irten dira mendi-ibilaldi bat egiteko. Besteak beste, Dudea, Epaltza, Urritxe eta Santa Luzia inguruak zeharkatu dituzte.

Datorren urtean egutegi bat aterako dutela-eta, argazki lehiaketa bat antolatu zuten duela aste batzuk. Lehiaketara aurkeztutako argazkien erakusketa bat ere egin dute gaur.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!