Argazkirik ederrenak ateratzeko lehia, Etxanoko auzo elkartearen eskutik

Ekaitz Herrera 2020ko ira. 8a, 11:03

"Ekintza kulturalak antolatuta jendea pilatu egin zitekeela ikusten genuen. Horregaitik, auzotarrek parte hartzeko moduko egitasmo bat antolatzea erabaki dugu, berez, inolako arriskurik ez duena", azaldu du Pablo Monasterio Etxanoko auzo elkarteko kideak.

Elkarteak argazki lehiaketa bat antolatzen duen lehenengo aldia da, baina argi ditu aurrera begirakoak: jasotako argazkiekin 2021eko egutegia osatuko dute. Eta ez hori bakarrik. Kamera hartu eta Etxanoko inguruetan zehar argazki-ehizan aritzeko gogoa pizten duten sariak sortu dituzte. Lehenengo sarituak 300 euro eskuratuko ditu. 175 bigarrenak, eta beste 100 hirugarrenak. Horrez gainera, laugarren sari bat ere egongo da, baina Etxanoko auzo elkarteko parte-hartzaileei zuzenduta dago. "Lehiaketa zabala da. Gura duenak parte hartu dezake, baina sarietariko bat Etxanoko auzo elkarteko bazkideen argazkien artean erabakiko da", esan du Monasteriok. Kasu horretan, 150 euroko saria eskuratuko du irabazleak.

Oinarriak
Lehiaketan parte hartzeko arau nagusia da aurkeztutako argazkiak Etxanon edo Etxanoko auzo elkartea osatzen duten gainerako auzoetan egindakoak izan behar direla. Lanak etxanokoauzoelkartea@gmail.com helbidera bidali behar dira, JPG formatuan, norbere datuekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!