Maria Eugenia Etxebarria Amorebieta futbol taldeko presidente ohia hil da

Ekaitz Herrera 2020ko ira. 29a, 12:03

Futbol talde zornotzarraren presidentea izan zen  2014 eta 2018 artean.

Amorebieta futbol taldeak bere sare sozialetan jakinarazi duenez, Maria Eugenia Etxebarria hil da, 2014 eta 2018 urte bitartean klubeko presidentea izan zena. Ordu hartan, Bigarren B mailan zegoen emakumezko presidente bakarrenetakoa izan zen. Berripaper honek elkarrizketa egin zion Etxebarriari 2017an. Futbolarekiko eta talde zornotzarrarenganako pasioa izan zituen hizpide. "Futbol-zelaiaren ondoan jaio nintzen, eta horregaz guztia esanda dago. Domekak futbola ikusten ematen genituen; nire nebak jokatzen zuen... Duela 11 bat urtetik naiz bazkide. Aurreko presidentea ezagutzen nuen, eta erretiratzeko asmoaz berba egin zuen. Nik lan aldaketa bat egin behar nuen sasoi hartan, eta familia ardurarik ere ez neukan. Apustu eta proiektu berri bat zen niretzat", adierazi zion Markel Onaindia ANBOTOko kazetariari.

Etxebarriak 2018an erabaki zuen presidente kargua uztea

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!