New Orleans-etik dator Zornotza Saskibaloi Taldearen fitxaketa berria: Bryson Robinson eskolta

Joseba Derteano 2020ko uzt. 21a, 12:35
Bryson Robinson New Orleans unibertsitateko taldearekin saskira jaurtitzen. (Argazkia: Zornotza Saskibaloi Taldea)

Texas estatuan (AEB) jaioa da, 22 urte ditu eta 1.93 metro garai da. Azken lau denboraldiak New Orleans-eko (Louisiana estatua) unibertsitatean eman ditu.

"Lanerako etika" eta "eskumutur fina" dire bere ezaugarri nagusiak jolakari moduan, Zornotza Saskibaloi Taldeak ohar batean azaldu duenez. NCAA mailako bere azken denboraldian partiduko 18 puntu sartu, 4.13 errebote hartu, 2.57 asistentzia banatu eta 1.33 baloi errekuperatu zituen, batez beste. Hiruko jaurtiketetan espezialista da, %36ko portzentaiarekin. "Kanpoaldeko jokoan taldeko erreferente izatera deitua dago. Unibertsitean ibilbide oso ona izan du eta, egokitze prozesuaren ostean, seguru gaude ligan inpaktua eragingo duen jokalaria izango dena", adierazi du Mikel Garitaonandia entrenatzaileak.


Hona Bryson Robinsonen saskiraketa eta jokaldirik onenak batzen dituen bideoa:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!