Abuztuaren 7ra arte aurkeztu ahalko dira Zornotzako aurrekontu parte hartzaileetarako proposamenak

Ekaitz Herrera 2020ko uzt. 20a, 10:30
Miren Martiarena ogasun zinegotziak eta Andoni Agirrebeitia alkateak martxoan aurkeztu zituzten aurrekontu parte hartzaileak.

Apirilaren 30era arteko epea zegoen, baina koronabirusa dela eta Zornotzako Udalak abuztuaren 7ra arte luzatu du aurrekontu parte hartzaileetarako proposamenak aurkezteko epea. 

Zornotzako Udalak martxoaren hasieran aurkeztu zituen 2021erako aurrekontu parte hartzaileak. Inbertsioen %25, 840.000 euro inguru, herritarren proposamenetatik tiraka garatu gura ditu. Herritarren proposamenek baldintza batzuk bete beharko dituzte. Besteak beste, udalaren eskumeneko proposamenak egin ahalko dira, legezkoak, interes orokorrekoak eta teknikoki zein ekonomikoki bideragarriak. Behin proposamenak jasota, udalaren bulego juridiko, tekniko eta ekonomikoak arduratuko dira proposamenak lehenetsi eta aurrera egingo dutenak aukeratzeaz.

Zornotzako Udalaren web orrianwww.ametx.eus gunean, Herritarren Arreta Zerbitzuan edo Zelaieta zentroan egin ahalko dira proposamenak. Aurrekontu parte hartzaileak egiten dituzten hirugarren aldia da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!