"Jatekorik ez duen pertsonak ez du alokairua ordaintzeko modurik. Eta gertatu zaigu herritarren batek gugana jotzea eta alokairua ezin ordainduta dabilela ikustea. "Etxeko jabeak deitu eta etxetik alde egin behar dudala esan dit, eta ez dakit nora jo", esan digute. Etxebizitzaren arazoa ezin dugu konpondu, baina ahalegintzen gara ahal dugun neurrian aholkularitza lana egiten, abokatuekin hartuemanean ipintzen", azaldu du Nerea Lauzirika Elkartasun Sareko kideak.
Familiak eta umeak
Familiak dira egoera horretan dauden kideak, ume txikiak dituztenak. "Elikagaien arazoa ez dator bakarrik", dio Lauzirikak.