Gerra zibilean hildakoak omentzeko lore eskaintza egingo dute bihar Zornotzan

Maialen Zuazubiskar 2020ko mai. 15a, 11:55

Maiatzaren 18an 83 urte beteko dira tropa frankistak Zornotzan sartu zirela, eta urtero bezala zornotzarrek omenaldia egingo diete Gerra Zibileko biktimei. Aurtengoa baina berezia izango da, eta ezin izango da ohiko omenaldia egin. Hala ere, Zornoza elkarteak eta udalak jakitera eman dutenez, bihar, Zelaieta parkean dagoen plakaren ondoan lore eskaintza egingo dute. 

Horrez gain, Zornoza elkarteko kideek jakitera eman dutenez  2019ko abenduaren 13an hil zen Gregorio Arrien abadea ere oroituko dute ekitaldian. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!