Gregorio Arrien abadea hil da

Anboto 2019ko abe. 13a, 21:24

Lauaxeta ikastolaren eta Ibaizabal argitaletxearen bultzatzaileetariko bat izan zen. 

Gregorio Arrien abade pasionista hil da gaur (Kortezubi, 1936). Ibaizabal argitaletxearen eta Lauaxeta ikastolaren sortzaileetako bat izan zen. Ikertzaile legez ibilbide oparoa izan du Arrienek. Bizkaiko auzo eskolen eta ikastolen inguruan hainbat ikerketa kaleratu zituen.

Ebakuatutako umeak

Bestalde, 36ko gerran erbestera joan behar izan zuten umeen historiari buruz ere ikertu zuen. ANBOTOk 2015ean elkarrizketatu zuen Arrien. Britainia Handira ebakuatutako umeen historiari buruz idatzitako  ¡Salvad a los niños! Historia del Exilio Vasco en Gran Bretaña, 1937-1940 liburua izan zen elkarrizketarako aitzakia.

Jon Irazabal historialariak dioenez, erbestera joandako umeen inguruan inor arduratzen ez zen sasoian Arrienek sakon aztertu zuen gaia. "Gizon txikia izan arren, pertsona handia zen. Bizi osoan ikerketa oso aberatsak egin zituen bai hezkuntza arloan baita erbestera joandako umeen inguruan ere", azaldu du Irazabalek.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!