Angeluko hilketa matxista gaitzetsi du Zornotzako Udalak

Ekaitz Herrera 2020ko mai. 8a, 09:19

Eguaztenean gizonezko batek emaztea hil zuen Angelun (Lapurdi). Ondoren, bere buruaz beste egin zuen. Euskal Herrian konfinamendu egoeran izandako bigarren hilketa matxista da.

Zornotzako udalbatzak bere konpromisoa berretsi du "bizitza, askatasuna, duintasuna eta emakumeek herritar gisa dituzten eskubideen kontra erasotzen duten indarkeria mota guztiak errotik ezabatzeko. Indarkeria matxista emakume eta gizonen arteko berdintasun ezaren adierazpenik basatiena da" azaldu dute indar politiko guztiek, aho batez. "Zornotzako Udalak bere samina eta gaitzespena adierazi nahi du hilketa matxista honen aurrean".

Bigarrena konfinamendu egoeran

Angelukoa Euskal Herrian konfinamendu egoeran izandako bigarren hilketa matxista da. Martxoaren 16an, gizonezko batek bere ama hil zuen Soraluzen (Gipuzkoa). Zornotzan bertan ere eraso matxista bat salatu zen duela aste batzuk. Erasoa martxoaren 21ean gertatu arren, apirilaren hasieran jakinarazi zen gertaturikoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!