Zornotzako emakume baten aurkako eraso matxista salatzeko kazerolada deitu dute

Ekaitz Herrera 2020ko api. 2a, 14:49
Martxoaren 8an Zornotzan egindako ekitaldi baten irudia.

Martxoaren 21ean izan zen erasoa, konfinamendu egoera betean. Zornotzako udaleko indar politiko guztiek aho batez salatu dute erasoa. Mugimendu feministak herritarrak deitu ditu balkoietara irten eta kazerolada egiteko. 19:00etan izango da.

Zornotzako Udalak gertatutakoa guztiz gaitzetsi du eta biktimari behar duen guztian laguntzeko prestutasuna agertu du. Udalak Zornotzako eragile feministek gaur arratsaldeko 19:00etarako deitu duten kazeroladarekin bat egiten du, eta herritar guztiei dei egiten diegu balkoietara atera eta emakume guztien kontrako erasoei gaitzespen irmoa agertzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!