Online bidezko zirku tailerra antolatu du Zornotzako Udalak

Anboto 2020ko mai. 5a, 11:28

Maiatzean familian egiteko hainbat kultur ekitaldi antolatu du udalak, tartean, zirko tailerra edota ipuin kontalarien saioak.

Txitatoki Urdaibai zirko eskolako kideek eskainiko dute tailerra, eta maiatzaren 18tik 22ra bitartean izango da. Etxean egon ohi diren tresnekin, eta umeen imaginazioarekin, familian disfrutatzeko tailerra da. 

Horrez gainera, Sorgina Txirulina ipuin kontalariaren bi saio egongo dira: lehena maiatzaren 8tik 14ra egongo da ikusgai. Bigarrena, ostera, 22-tik 28ra. Bestalde, Aitor Ormaetxeak, Kontuleku saio bi eskainiko ditu, maiatzaren 15etik aurrerakoa bata, maiatzaren 29tik aurrerakoa bestea. 

Urgozo parkea protagonista duen lehiaketa

Zornotzako Udalak eskulan lehiaketa berria jarri du martxan maiatzean. Etxean dituzte materialekin, Zelaietako Urgozo parkea protagonista izango duen eskulana egin behar dute parte hartzaileek. Zornotza Aretoko umeen ikuskizun baterako bi sarrera irabazi ahalko dituzte parte hartzaileek. Horretarako, egindako lanaren argazki bat bidali beharko dute gazteinfo@amorebieta.eus helbidera maiatzaren 14a aurretik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!