Aurrekontu parte hartzaileetarako epea luzatuko du Zornotzako Udalak

Ekaitz Herrera 2020ko mai. 4a, 09:00

Apirilaren 30ean amaitzekoa zen epea, baina alarma egoera dela-eta epea luzatzea erabaki udalak. Alarma egoera bukatutakoan jakinaraziko du epemuga

"Herriak bizi duen osasun eta ekonomia larrialdiari aurre egiteko" lanean "gogor" ari dela berretsi du Zornotzako Udalak. "Testuinguru honetan, aurrekontu parte-hartzaileetako epea luzatzeak adierazten du herritarren beharrizanei erantzuteko konpromisoa duela, hain zuzen ere herrian zornotzarren bizi kalitatea hobetu ahal izateko", azaldu dute.

Martxoaren hasieran aurkeztu zituen udalak 2021erako aurrekontu parte hartzaileak. Inbertsioen %25, 840.000 euro inguru, herritarren proposamenetatik tiraka garatu gura ditu Zornotzako Udalak. Aurrekontu parte hartzaileak egiten dituzten hirugarren aldia da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!