Bizkargi eguna balkoietan ospatzera deitu du Bizkargi Gogoratuz elkarteak

Ekaitz Herrera 2020ko api. 30a, 16:02

Zornotzako herritarrei eskatu die domeka honetan, balkoietan eta leihoetan, ikurrina ipintzeko. Euskal Herrian gerra zibilean eta gerra ostean hildako eta errepresaliatu guztiak gogoratu gura dituzte modu horretan

Maiatzaren 3an ospatzekoa zen Bizkargi Eguna, ohi bezala, mendian. Pandemiak, baina, bertan behera utzi zituen Bizkargi Gogoratuz elkartearen asmoak. Jaia udazkenera atzeratzea aztertzen ari dela azaldu zuen elkarteak duela egun batzuk. Oraingoz, aldarrikapenak balkoietatik egiteko eskaria egin du. Ikurrinak ipiniko dituzte Zornotzako leiho eta balkoietan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!