Bizkargi Eguna bertan behera utzi dute, udazkenean egiteko itxaropenez

Ekaitz Herrera 2020ko api. 20a, 11:32

Maiatzaren 3an ospatzekoa zen Bizkargi Eguna. Pandemiak, baina, bertan behera utzi ditu Bizkargi Gogoratuz elkartearen asmoak. Jaia udazkenera atzeratzea aztertzen ari da elkartea, betiere, "alarma egoeraren bilakaeraren arabera".

Orain ospatu ezin dela eta, udazkenean ospatzeko aukera aztertuko du Bizkargi Gogoratuzek. Elkarteak eskerrak eman dizkiete "azken urteotan aldarrikapen jaia antolatzen lagundu eta Bizkargi mendira bertaratu" diren herritar guztiei. Mendi historikoa da Bizkargi. Zornotza, Larrabetzu eta Morga batzen dituen mendi tontor horretan eusko gudariek tropa frankistei aurre egin zieten 1937. urtean. Azken hamarkadetan Bizkargi Eguna ospatu izan dute han, aldarrikapen eta erromeria-animazio artean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!