19 kutsatze berri baieztatu dira Durangaldean; horietako 13 Durangon

Ekaitz Herrera 2020ko api. 26a, 12:25

Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, 374 dira koronabirusa dela eta Durangaldean baieztatuta dauden kasuak. Durangon (+13), Zornotzan (+2), Elorrion (+1), Abadiñon (+2) eta Mañarian (+1) baieztatu dira kasu berriak. Atzo 7.813 test inguru egin ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 4.423 PCR eta 2.895 test azkar, Osakidetzak esan duenez.

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 374 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 153 (+13)
  • Zornotza: 123 (+2)
  • Elorrio: 27  (+1)
  • Abadiño: 25 (+2)
  • Zaldibar: 12
  • Iurreta: 11
  • Otxandio: 8
  • Berriz: 6
  • Atxondo: 5
  • Mallabia: 2
  • Mañaria: 2 (+1)
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!