Hirurak maiatza eta ekaina artean egitekoak ziren, baina Zornotzako udalbatza osatzen duten indar politiko guztiek aho batez erabaki dute ekitaldiak atzeratzea. "Zornotzarrekiko erantzukizunez jardunez, lehentasun osoa emango zaio egungo osasun eta ekonomia larrialdiari", azaldu du udalak. "Udalak ez du baztertzen ekitaldiak aurrerago egitea, betiere guztientzako osasun eta segurtasun berme guztiekin egiterik izanez gero". Edozein kasutan, udalak aurreratu du "ahal duen guztia" egingo duela profesionalek izan ditzaketen galerak konpentsatzeko.
Zornotzarren artean estimu handia duten ekitaldiak dira hirurak: Jan Alai pintxo lehiaketa, Haizetara kaleko banden nazioarteko jaialdia eta Eleizetan ganbara musikako programa