Herritarren eskelak publiko egitea erabaki du Zornotzako Udalak

Ekaitz Herrera 2020ko api. 22a, 10:15

"Familiako kideen oniritziarekin" jakinaraziko dituzte heriotzak, eta hileta-enpresek bidalitako eskela guztiak" publiko egingo dituzte udalaren web orrian eta Facebook kontuan. Erabakiak, konfinamendu sasoian "heriotzen berri izateko herritarrek duten beharrizanari" erantzuten diola azaldu du udalak

Udalak azaldu duenez, "heriotzen berri izateko herritarrek duten beharrizanari erantzuten dio" erabakiak, konfinamenduan zehar heriotzen berri izatea "zailagoa" baita. Bestalde, Zornotzako Udalak doluminak eman nahi dizkie "egun zail hauetan etxekoren bat hil zaien herritar guztiei" eta bere burua  aurkeztu du beharrezkoa den laguntza eskaintzeko. Udalak gogora ekarri du "etapa mingarri honetan sentitzen dena adierazteko eta laguntasunerako", Gizarte Ekintza Sailera deitu daitekeela. 94 630 01 90 telefonoa ipini dute eskura.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!