Indarkeria matxista sufritzen duten emakumeak babesteko 'Maskara 19' kanpaina martxan jarri du Zornotzako Udalak

Maialen Zuazubiskar 2020ko api. 2a, 11:17

Zornotzako Udalak herriko farmaziekin lankidetzan 'Maskara 19' kanpaina martxan jarri du. Kanpaina honen helburua indarkeria matxista sufritzen duten emakumeen babesa areagotzea da. 

"Edozein arrazoirengatik laguntza eskatu behar duten emakumeei zuzenduta dago eta herriko farmazietan 'Maskara 19' bat eskatuz, modu seguruan  eskatu ahalko dute laguntza hori", adierazi dute udaletik. Behin 'Maskara 19'-a eskatuta farmaziakoek  protokoloa martxan jarriko dutela jakitera eman dute.

Horrez gain, Zornotzako Udalak herritar guztiei laguntza eskatu die eta, indarkeria matxista kasuren bat ezagutzen badute, Gizarte Ekintza Sailarekin harremanetan jar daitezela 94 630 01 90 telefono zenbakira deituz edo ongizatea@amorebieta.eus helbidera idatz dezatela eskatu diete. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!