Zornotzako 'maker' talde batek 180 maskaratxo utzi ditu udalaren eta osasun zentroaren eskuetan

Ekaitz Herrera 2020ko mar. 31a, 15:54

Unai Vargas, Beñat Vadillo, Raúl De la Cruz, Iker Aburto, Gorka Goitia, Unai Agirre, Rober Caballero eta Egoitz Etxeandia zornotzarrak izan dira ekoizleak. Zornotzako Udalak eskerrak eman dizkie denei, "zornotzarrekiko agertu duten konpromiso, erantzukizun eta elkartasunarengatik"

Etxeko 3D inprimagailuak erabilita osasun materiala sortu dute Zornotzako zortzi herritarrek. Besteak beste azetatoz egindako biserak, maskaratxoak eta arnasgailuen lehenengo prototipoak egin dituzte. Biseren kasuan, enkoadernaketa lanetan erabili ohi diren orri gardenak gehitu dizkiete. Zornotzako Udalak ordaindu ditu orri horiek. Udal iturriek ekimen honen "elkartasuna eta eskuzabaltasuna" azpimarratu dituzte, makerrek ez baitute trukean "funtsik eskatu".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!