Bizitzak, lanak eta pentsioak duintasunez bete eta erdigunean ipintzeko, grebagaz bat egiteko deia egin dute. Gizonezkoen eta emakumezkoen arteko “soldata arrakala matxistari planto” egin beharra ere azpimarratu dute. Eguerdi parten irten dute kalera. Auzolana egin dute lehenik, eta urtarrilaren 30erako deialdia egin dute gero.