Bihar N634 errepidea moztuko dute San Antonio auzoko bizilagunek

Maialen Zuazubiskar 2019ko abe. 16a, 08:55

Kontzentrazioa eta errepidearen mozketa 18:00etan egingo dute. 

Azaroan egin zuten bezala, bihar San Antonio auzoko bizilagunek N634 errepidea moztuko dute. "Errepidearen saturazioaren" aurka protestan dabiltza auzotarrak. 

Ohar bidez jakitera eman dutenez, gainera N634 errepidean izandako azken istripuak ere gogoraratuko dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!