40 bizilagunek N-634 errepidea moztu dute "errepidearen saturazioaren" aurka protestatzeko

Anboto 2019ko aza. 27a, 11:19

San Antonio auzoan moztu zuten bidea, arratsaldeko 18:00etan. Datorren hilabetean ostera biltzeko asmoa iragarri zuten. 

"Errepide honek auzotarren arteko elkarbizitza zatitzen du; horrez gainera, saturaturik dago, eta bizilagunen bizi kalitatean eragiten du, zaratagatik eta kontaminazioagatik" adierazi dute Ap-8aren kontrako plataformako kideek. "Bizkaiko Foru Aldundian XXI.mendeko Bizkaiaz berba egiten dute, baina hemengo bizilagunok XIX.mendeko Bizkaian gaudela sentitzen dugu" adierazi dute, baita ere, 46 urtez autopistako bidesaria ordaintzen ari direla gogoratzeaz gainera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!