Gastronomia Osasuntsuaren alorreko saria eskuratu zuen Eneko Atxak (Zornotza, 1977). Horrela, gastronomiaren bidez, gizarte osasuntsuago eta iraunkorrago baten alde egiten duen lana aitortu gura izan diote.
Gastronomia Akademiak Atxa saritzen duen bigarren aldia da. 2015ean sukaldebururik onenaren saria eman zioten.