Gastronomia Akademiak urtero banatzen duen saria da. Hainbat atal saritzen dituzte. Eneko Atxa (1977, Zornotza) sukaldebururik onenaren atalean saritu dute Gastronomia Sari Nazionalagaz. Atxak ‘Azurmendi’ jatetxea du Larrebetzun 2005az geroztik. 3 Repsol eguzki eta 3 Michelin izar ditu: “Bertan gizonaren eta naturaren arteko oreka berreskuratzea lortu du”, diote Gastronomia Akademiaren wegune ofizialean.
Apirilean Elite Traveller aldizkariak munduko bigarren jatetxerik onena moduan zerrendatu zuen Atxaren ‘Azurmendi’.