Scott Plaisance fitxatu du Zornotza saskibaloi taldeak

Anboto 2019ko abu. 20a, 10:04

Estatubatuarraren fitxaketagaz 2019/2020 denboraldirako plantila itxi du talde zornotzarrak. 

Mikel Garitaonandia entrenatzailea pozik agertu da fitxaketagaz. "Taldeari moldakortasuna emango dio, 4 edo 5 gisara jokatu baitezake. Atletikoa da, mugikortasun itzela du, eta baloirik gabe primera jokatzen daki, gainera".

New Orleanseko unibertsitatearen taldetik iritsiko da Zornotzara Plaisance, iaz 9,6 puntu eta 5 erreboteko batezbestekoa erdietsi ostean. 23 urte ditu Scott Plaisancek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!