AIDAE elkartearen txupinazoagaz hasi dituzte Zornotzako Karmen jaiak

Joseba Derteano 2019ko uzt. 15a, 21:02

Zornotzako Musika Bandak alaitu du giroa txupinazoaren ostean. Urtero lez, udaletxe aurreko plaza lepo bete da jaiei ongietorria emateko.

Aniztasun funtzionala dutenen alde lan egiten duen AIDAE elkarteak jaurti du gaur arratsaldean Karmen jaiei hasiera eman dien txupinazoa. "Desberdina izatea ohikoa da" aldarrikatu dute pregoian. Ondoren, aurten berreskuratu duten Zornotzako Musika Bandak hainbat abesti eskaini ditu.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!