Zuhaitz bat moztuko dute Zelaieta parkean, prebentzio moduan

Joseba Derteano 2019ko eka. 21a, 09:50
Dagoeneko zuhaitza botatzeko lanean dabiltza. Irudiaren ezkerralden dagoen Ezki motako zuhaitz handia da botako dutena.

Udalak Zelaieta parkean dagoen ezki bat moztuko du prebentzio moduan.Tamaina handiko zuhaitzen egoera aztertzeko ikerketaren aurretiazko emaitzek eragin dute erabaki hau. Alboan dauden mota bereko bi zuhaitz inausi egingo dituzte, ikerketa amaitu bitartean oinezkoen segurtasuna bermatzeko, udalak ohar batean azaldu duenez.

Orain aste bi Zelaieta Parkeko zuhaitz bat erori egin zen. Gertaera horren ondoren zuhaitz denen egoeraren inguruko azterketa bat egitea erabaki zuen udalak.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!