Zelaieta parkean zuhaitz bat erori da

Anboto 2019ko eka. 6a, 18:08

15:10 inguruan zuhaitz bat erori da, Zornotzako Zelaieta parkean. Dagoeneko erretiratu dute.

Gaur eguerdian zuhaitz bat erori da Zornotzan. Udaleko iturriek ANBOTOri esan diotenez, zuhaitza zergaitik erori den aztertuko dute, eta baita gainerako zuhaitzen egoera ere. 

Bestalde, aurreko legegintzaldian herriko zuhaitzen egoera aztertu zuten arren, berriro ere, azterketa egingo dutela jakitera eman dute. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!